Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Basquetourrek ASAFESekin lankidetzan jardun du elkartearen 50. urteurrena dela-eta antolatutako zikloturismo-jardunaldi batean
10.07.2026
Basquetourrek ASAFESekin lankidetzan jardun du elkartearen 50. urteurrena dela-eta antolatutako zikloturismo-jardunaldi batean

Ekimen horri esker, Gasteizko Guduaren kultura-ibilbide berriaren zati bat egin ahal izan da, ondarea, natura, kirola eta inklusioa uztartzen dituen jarduera batean.

Basquetourrek Buru Osasuneko Arazoak Dituzten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartearekin (ASAFES) lankidetzan jardun du ostiral honetan, uztailaren 10ean, elkartearen 50. urteurrena dela bide antolatutako zikloturismo-jardunaldi batean. Aurten, bost hamarkadako ibilbidea ospatzen ari dira “50 urte zure ondoan” lelopean.

Jarduera horretan,  “1813, Gasteizko Gudua bizikletaz”  zikloturismo-ibilbide berriaren zati bat egin dute partehartzaileek. Proposamena Basquetourrek bultzatu du, turismo aktiboaren bitartez ondare historikoa eta lurraldea balioesteko. Horrez gain, jardunaldiak Guiarturen laguntza izan du; izan ere, ibilbidearen zati bat gidatu eta egokitu baitu parte hartu duen taldearentzat.

Ibilbide osoak 84 kilometroko luzera du, eta 1813ko guduaren bazter nagusiekin lotutako 10 interesgune biltzen ditu. Oraingo honetan, jarduerak ibilbide horren zati bat hurbildu die partehartzaileei, naturarekin, kulturarekin eta aisia aktiboarekin lotutako esperientzia baten bidez.

Lankidetza honen bidez, Basquetourrek bat egin du ASAFESen 50. urteurreneko ospakizunarekin, turismoa, ondarea eta inklusioa harremanetan jartzen dituen eta lurraldeko baliabideak hainbat kolektibori hurbiltzen laguntzen duen ekimen baten bitartez.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt