Hotel Carltonen egindako topaketan, 2026an garatutako jardueren balantzea egin da, turismo premiumaren bilakaera aztertu da, eta datorren urtean segmentu horretan Euskadiren nazioarteko sustapena gidatuko duten lan-ildo nagusiak partekatu dira.
Basquetourrek Hotel Carlton hotelean bildu ditu Euskadi Basque Country Confidential Klubeko enpresak eta erakundeak. Klub horrek Euskadiko goi-mailako turismo-eskaintzako eragileak batzen ditu, helmugaren posizionamendua balio handiko nazioarteko merkatuetan indartzeko helburuarekin.
Topaketan, 2026an zehar garatutako jardueren balantzea egin da, eta 2027rako lan-ildo nagusiak partekatu dira. Besteak beste, lehentasunezko merkatuetan egindako sustapen-ekintzen emaitzak aurkeztu dira, baita turismo premiumean espezializatutako nazioarteko ekitaldietan izandako parte-hartzea. Horrez gain, Euskadik turismo-segmentu horretan duen presentzia indartzen jarraitzeko aurreikusitako ekimen berriak ere aurkeztu dira.
Jardunaldiak aukera eman du, halaber, turismo premiumaren bilakaera eta datozen urteetan haren garapena baldintzatuko duten joerak aztertzeko, bai eta klubeko kideen arteko lankidetza sendotzeko ere.
Gaur egun, Euskadi Basque Country Confidential Klubak ostatu, gastronomia, esperientzia turistiko, merkataritza eta turismo-zerbitzuetan espezializatutako enpresak biltzen ditu. Eragile horiek guztiek bikaintasunaren, benetakotasunaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua partekatzen dute, Euskadiko turismo-eskaintzaren bereizgarri nagusi gisa.
Bilerak berretsi egin du Euskadi kalitate handiko eta balio erantsi handiko esperientzien bila dabiltzan bidaiarientzako erreferentziazko helmuga gisa kokatzen jarraitzeko konpromiso partekatua.