Basquetour
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadik Ekoturismoaren VIII. Kongresu Nazionalean parte hartu du Liébanan
30.10.2026
Euskadik Ekoturismoaren VIII. Kongresu Nazionalean parte hartu du Liébanan

Basquetourrek, Euskadiko hainbat turismo-helmugarekin batera, bi urtean behin Espainian ekoturismoaren garapenarekin konprometitutako profesionalak, enpresak eta erakundeak biltzen dituen topaketa nazional honetan parte hartu du. 

Euskadik, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bidez Liébanan (Kantabria) egindako Ekoturismoaren VIII. Kongresu Nazionalean parte hartu du. Kongresua erreferentziazko topagunea da jasangarritasunean eta natura-ondarearen kontserbazioan oinarritutako turismo-eredua garatzeko lan egiten duten profesional, turismo-helmuga eta enpresentzat.

Basquetourrekin batera, Euskadiko hainbat turismo-helmugak eta erakundek ere parte hartu dute kongresuan. Besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiaren Turismo Zuzendaritzak, Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Uribe Kostak, Gorbeiak, Lea-Artibaik eta Urdaibaik hartu dute parte sektoreko profesionalen arteko topagune honetan.

Foroak Estatu osoko turismo-helmugen eta enpresen 200 ordezkari bildu ditu, esperientziak trukatzeko, ekimenak aurkezteko eta ekoturismoaren etorkizuneko erronkak eta aukerak aztertzeko.

Kongresuaren emaitzetako bat Potes 2026 Adierazpena bultzatzea izan da. Dokumentuak lan-ildo berriak ezartzen ditu, Espainian ekoturismoaren garapena bideratzeko eta turismo-helmugen, administrazioen, enpresen eta profesionalen arteko lankidetza sendotzeko.

Egitaraua Liébana eskualdeko ekoturismo-proiektuak eta -esperientziak bertatik bertara ezagutzeko bisitekin osatu da. Bisita horiei esker, lurraldearekin lotutako enpresa-ekimenak eta turismo-proposamenak zuzenean ezagutzeko aukera izan dute parte-hartzaileek.

Euskadik topaketa honetan parte hartu izana ekoturismoa sustatzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen da. Gaur egun, Euskadiko ehun enpresa inguru Soy Ecoturista klubeko kide dira. Sare horrek natura-baliabideak balioan jartzeko eta naturarekin lotutako turismo-esperientziak garatzeko konpromisoa duten profesionalak biltzen ditu.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt