Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Basquetourrek eta Arabako Foru Aldundiak ekoturismoaren aldeko apustua indartu dute, NatureWatch 2026 eta Okil Ertainaren Jaialdiaren bidez
09.02.2026
Basquetourrek eta Arabako Foru Aldundiak ekoturismoaren aldeko apustua indartu dute, NatureWatch 2026 eta Okil Ertainaren Jaialdiaren bidez

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak eta Arabako Foru Aldundiak ekoturismoarekiko eta natura-guneen erabilera publiko jasangarriarekiko konpromisoa sendotu dute; horretarako, NatureWatch Natura Behatzeko Turismoaren X. Topaketa Nazionala eta Okil Ertainaren II. Jaialdia sustatzen ari dira.

NatureWatch Natura Behatzeko Turismoaren X. Topaketa martxoaren 25etik 27ra bitartean egingo da Gasteizen eta Izkiko Parke Naturalean. Estatu osoko aditu eta profesionalak bilduko ditu, naturari behatzeko turismoaren erronka eta aukera nagusiak aztertzeko.

Hiru egunez, jardunaldiek egitarau zabala eskainiko dute Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentroan eta Izkiko Parke Naturalean: hitzaldiak, mahai-inguruak eta landa-jarduerak. Topaketaren ardatz tematikoa "naturaguneetan harrera egiteko gaitasuna eta esperientzia ekoturistikoen kalitatea" izango da, eta hainbat erronkari helduko zaie, hala nola parke babestuetako bisitarien kudeaketa, esperientzien kalitatearen hobekuntza eta finantzaketa aukerak Europako NextGenerationEU programaren ondoren.

 Une azpimarragarrien artean, Carlos de Hita espezialistak emandako naturako soinuak grabatzeko murgiltze-tailerra dago, bai eta behaketa astronomikoak eta baso-hegaztiak ikusteko ibilbideak ere.

Halaber, NatureWatch 2026 topaketak bat egingo du Arabako Foru Aldundiak bultzatutako Okil Ertainaren II. Jaialdiarekin, martxoaren 28rako eta 29rako aurreikusita.

Izen-ematea eta informazio guztia: NatureWatch Natura Behatzeko Turismoaren X. Topaketa

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt