Topaketan, eskaintza turistiko irisgarri eta inklusiboagoa bultzatzeko interesa duten sektoreko 35 profesionalek parte hartu dute.
Basquetourrek "Zer egin dezakegu turismo-sektoretik AENa duten seme-alabak dituzten familien bidaia-esperientzia hobetzeko?" izenburuko web-mintegia egin du gaur goizean. Saioa APNABI Autismo Bizkaiak en du, eta Euskadi Basque Country Familian klubeko turismo-sektoreko enpresa zein profesionalei zuzenduta egon da. Orotara, 35 profesionalek parte hartu dute; horrek argi erakusten du sektoreak turismo irisgarriago eta inklusiboago baterantz aurrera egiteko duen interesa.
Topaketa hau Basquetourren estrategiaren barruan kokatzen da —haren helburua baita Euskadi familia bidaiarien aniztasunari erantzuteko prestatutako helmuga gisa finkatzea—, eta Aniztasunaren Europako Hilabetearen harira antolatu da.
Web-mintegian zehar, APNABI Autismo Bizkaiari lotutako profesional, familia eta erabiltzaileek gako praktikoak, gomendioak eta esperientziak partekatu dituzte, helmuga eta zerbitzu turistikoetan Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) duten pertsonen familien arreta zein bidaia-esperientzia hobetzera bideratuak.