Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Basquetourrek zikloturismoaren arloko prestakuntza indartu du etorkizuneko bizikleta-gidei bideratutako jardunaldi baten bidez
30.04.2026
Basquetourrek zikloturismoaren arloko prestakuntza indartu du etorkizuneko bizikleta-gidei bideratutako jardunaldi baten bidez

Formakuntzan Euskadiko Zikloturismo Estrategia eta Gorbeia Cycling proiektua aurkeztu dira; era horretan, lurraldeari lotutako produktuak garatzeko funtsezko ekimenak bertatik bertara ezagutu dituzte Harrobiako ikasleek.

Murgiak Harrobiako ikasleei zuzendutako prestakuntza-jardunaldi bat hartu berri du; zehazki, AFDA0109 – Bizikletaz egiteko ibilbideetako gida ziurtagiri profesionala ateratzen ari diren eta etorkizunean zikloturismoaren sektoreko profesionalak izango direnei bideratutakoa. 

Basquetourrek eskaini duen prestakuntzak lau orduko iraupena izan zuen. Saioak Euskadin zikloturismoa garatzeko funtsezkoak diren bi ekimen ezagutzeko aukera eman die ikasleei. Alde batetik, Euskadiko Zikloturismo Estrategia aurkeztu zen; ekimen hori, Turismoaren Euskal Agentziak bultzatua da, eta lurraldea bizikleta-turismorako erreferentziazko helmuga gisa kokatzea du xede nagusia. Bestalde, bertaratutakoek Gorbeia Cycling proiektua ezagutu zuten. Azken lau urteotan, Gorbeia helmugan garatzen ari den ekimen horren helburua, berriz, inguruko eskaintza zikloturista egituratzea eta sustatzea da.

Eskualdeko erakundea arduratu zen taldeari ongietorria emateaz. Era berean, Gorbeia Cycling proiektuaren jatorria eta bilakaera testuinguruan kokatu zituen, bai eta tokiko garapen turistikoarentzat duen garrantzia azpimarratu ere.

Jardunaldia osatzeko, herriko bi hotel-establezimendutara bisita teknikoa egin zen,  Hotel Nagusi eta Zuia Suites, hain zuzen. Bertan, ostatu horiek zikloturisten behar espezifikoetara nola egokitzen ari diren erakutsi zitzaien ikasleei. 

Prestakuntza-ekimen honek hezkuntza-arloaren eta lurraldeko garapen turistikoaren arteko lotura indartzen du; horrela, zikloturismoan espezializatutako etorkizuneko profesionalen trebakuntzan eta Gorbeia eskualdeko proiektu estrategikoen bultzadan laguntzen du.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt