Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Datu-bilketa fasea burututa, euskal bost helmuga turistiko berri HTA metodologiaren  diagnostiko txanpan sartu dira
01.04.2026
Datu-bilketa fasea burututa, euskal bost helmuga turistiko berri HTA metodologiaren  diagnostiko txanpan sartu dira

2025eko udazkenean HTA prozesuan sartutako helmugek —Barakaldo, Durangaldea, Arabako Mendialdea, Oarsoaldea eta Urola Kosta— lan-mahaiak amaitu dituzte, eta bildutako informazioaren berrikuspen- eta diagnostiko-faseari bide eman diote.

2025eko udazkenean Helmuga Turistiko Adimenduna prozesuan sartutako bost euskal helmugok —Barakaldo, Durangaldea, Arabako Mendialdea, Oarsoaldea eta Urola Kosta— arloen arteko lan-mahaiak amaitu dituzte, eta etapa berri bati ekin diote orain: bildutako informazio guztiaren berrikuspena, homogeneizazioa eta aldez aurreko diagnostikoa. Mugarri honek beste urrats bat ekarri du Euskadin ziurtatutako helmuga turistiko adimendunen kopurua 25era handitzeko, eta, hala, euskal turismoaren eraldaketa jasangarri eta berritzailean duen lidergoa berretsi du.

Euskadiko helmugetan ezartzen den HTA metodologia Turismoko Estatu Idazkaritzaren eskutik sortu zen. Erakunde horrek SEGITTURen bidez kudeatzaile eta eragile gisa dihardu Estatuan. Euskadin, berriz, Basquetour da 2018tik euskal helmuga turistikoak adimendun bihurtzeko eraldaketa bultzatzen duen entitate publikoa.

Euskadin, dagoeneko 20 dira Basquetourren eskutik prozesu hau igaro duten helmuga turistiko adimendunak. 2025eko udazkenetik, gainera, beste 5 helmuga daude prozesuan: Barakaldo eta Durangaldea Bizkaian, Arabako Mendialdea Araban, eta Oarsoaldea eta Urola Kosta Gipuzkoan.

Metodologia honen ardatza lan-prozesuetan teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea da, betiere jasangarritasun- eta irisgarritasun-helburuen zerbitzura, eraginkortasuna, gardentasuna eta parte-hartzea bilatzen dituen gobernantza-eredu baten barruan.

Bost helmuga horietako bakoitzean informazioa eskuratzeko intentsiboak amaitu berri dira, arloen arteko lan-mahaien bidez. Mahai horietan HTA ereduaren bost ardatzak lantzen dira: Gobernantza, Berrikuntza, Teknologia, Jasangarritasuna eta Irisgarritasuna.

Hemendik aurrera, informazioa/dokumentazioa berrikusteko eta Basquetourrek 5 helmuga parte-hartzaileetako bakoitzean erauzitako datuak nahiz bildutako ebidentziak homogeneizatzeko prozesuari ekingo zaio; baita bakoitzaren azterketa eta aldez aurreko egoeraren diagnostikoa egiteari nahiz zuzenketak eskatzeari ere.

Lan hori ekainaren amaierara arte luzatuko da, eta, ondoren, SEGITTURen baliozkotze-prozesu zorrotza etorriko da; une horretatik aurrera, Basquetourrek behin betiko Diagnostikoa eta Ekintza Plana prestatu eta entregatu ahal izango dizkio parte hartzen duten 5 helmugetako bakoitzari, 2026ko abenduan.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt