Basquetour
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Enfokaturek Euskadiko jarduera turistikoen online eskaintza aztertzen duen COMEX 2026 txostena argitaratu du.
12.11.2026
Enfokaturek Euskadiko jarduera turistikoen online eskaintza aztertzen duen COMEX 2026 txostena argitaratu du.

Azterlan honek Euskadiko jarduera turistikoen eskaintzaren egoera erakusten du, estatuko eta nazioarteko bezero potentzialentzako garrantzi handiko online erreserbako plataformetan argitaratutako jarduerak aztertuta. 

Enfokatur Euskadiko Behatoki Turistikoak COMEX EUSKADI 2026 txostena argitaratu du. Txostenak Euskadiko jarduera turistikoen eskaintza aztertzen du, online erreserbako plataforma nagusietan duten presentzia oinarri hartuta. Datu-panel osoa SIT Euskadin dago eskuragarri iada.

Azterlanak Euskadin online merkaturatutako 1.206 jarduera turistiko identifikatu ditu. Jarduera horiek 281 hornitzailek eskaintzen dituzte, eta erabiltzaileek 131.000 iritzi baino gehiago erregistratu dituzte. 

Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoak aztertutako jarduera guztien %44 biltzen du; Bizkaiak, berriz, erregistratutako iritzien %48 metatzen du; eta Arabak batez besteko baloraziorik handiena lortu du, 10etik 9,61 punturekin. 

Gastronomia da aztertutako eskaintzan pisurik handiena duen gaia, identifikatutako jarduera guztien %29 hartzen baitu. Bestalde, Kultura kategoriako jarduerek aztertutako plataformetan erregistratutako iritzi guztien %60 baino gehiago biltzen dute. 

Prezioei dagokienez, txostenak adierazten du aztertutako esperientzien batez besteko prezioa 222 eurokoa dela. Hala ere, eskaintzak kostu aniztasun handia du, free tour motako jardueretatik hasi eta hainbat eguneko ibilbideetaraino. Jardueren erdien prezioa 113 eurokoa edo txikiagoa da, eta eskaintzaren%48k 100 eurotik beherako prezioa du. 

Aztertutako jarduera turistikoek gogobetetze-maila handia erakusten dute erabiltzaileen artean. Batez besteko balorazioa 9,41 puntukoa da 10etik, eta aztertutako zortzi gaietatik seik 9 puntutik gorako balorazioa lortu dute.  

 

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt