Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadi, balioak bidailagun: mugak zeharkatzen dituen konpromiso etikoa
22.01.2026
Euskadi, balioak bidailagun: mugak zeharkatzen dituen konpromiso etikoa

Fitur 2026 azokaren baitan, euskal herritarrek atzerrian turismo arduratsua egin dezaten aholuka eskaintzen dituen gida aurkeztu da.

Euskadik Bidaia Arduratsu batentzako Gida berria aurkeztu du gaur FITUR 2026 azokan. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Basquetourrekin batera landutako ekimena da, eta helburu argia du: turismo arduratsuaren enbaxadore izaten jarraitzea, baita euskaldunok munduan zehar bidaiatzen dugunean ere.

Ekitaldian Daniel Solana Basquetourreko zuzendariak hartu du hitza proposamenaren edukiak azaltzeko. Harekin batera, oholtza gainean, Lorea Uranga izan da, Euskadiko bidaia-agentzia igorleen hiru elkarteen izenean (ABAE, BIBAE eta BIDAIKIDE). Urangak bitartekaritza profesionalak balio horiek azken bidaiariari helarazteko duen funtsezko zeregina azpimarratu du.

Euskadi balioekin bidaiari“ lelopean, tresna aitzindari honek Euskadiko herritarrak kontzientziatu nahi ditu, gure lurraldetik kanpo bidaiatzean, jokabide etiko eta jasangarria izateak duen garrantziaz.

Gida berriak aholku praktikoak ematen ditu ingurunea errespetatzeko, tokiko ekonomiei laguntzeko eta gainontzeko kulturak babesteko. Halaber, Euskadiko biztanleak gure lurraldeko balioen enbaxadore gisa jokatzera gonbidatzen ditu bidaiatzen duten lekuetan barrena.

Gida formatu fisikoan banatuko da agentzia kideen bidez, eta herritar guztien eskura egongo da formatu digitalean, QR kode baten bidez eta euskadietikoa.eus atarian.

Sentsibilizazio-ziklo osoa

Aurkezpen honekin, Euskadik Euskadiko Turismoaren Kode Etikoan oinarritutako kontzientziazio-estrategiaren zirkulua itxi nahi du.

  • Lehenik eta behin, Turista Maitea kanpaina jarri zen martxan, Turista Arduratsuaren Gidarekin batera. Horren helburua Euskadi bisitatzen dutenei gure ingurunea, gure kultura eta gure bizimodua errespetatzearen garrantziaz kontzientziatzea zen.
  • Ondoren, Turismo Maitea kanpaina abiarazi genuen, Euskadiko turismo sektoreari eta herritarrei zuzendua, turismoaren garrantzia eta, batez ere, turismo arduratsu, jasangarri eta errespetuzko bat balioesteko.
  • Ibilbide honi amaiera emateko, Bidaia Arduratsu baterako Gida aurkeztu dugu, gure lurraldetik kanpora bidaiatzen duten euskal herritarrentzat pentsatua. Gida honek edonon gaudela ere modu arduratsuan jokatzera gonbidatzen gaitu; hau da, gure helmuga ezagutzera datozenei eskatzen diegun ardura berberaz jokatzeko garrantzia azpimarratzen du liburuxkak.
Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt