Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadik FINE #WineTourism Marketplace azokan parte hartu du
06.03.2026
Euskadik FINE #WineTourism Marketplace azokan parte hartu du

Topaketa 7. ediziora iritsi da, eta enoturismoaren mundu-mailako topagune nagusi gisa finkatu da. Gune horretan, negozioek eta zentzumen-esperientziek bat egiten dute helmugak sustatzeko, itun estrategikoak sortzeko eta ardoaren munduaren inguruan auke

Euskadi Basque Country Valladolidera bidaiatu da aurten 7. ediziora iritsi den eta enoturismoan erreferentziazkoa den FINE #WineTourism Marketplace azoka profesionalean lehen aldiz parte hartzeko. Euskal presentziak Euskadiko enoturismo-eskaintza zabal eta askotarikoa nazioarteko sektoreari erakusteko aukera eman du.

Bere formatu berritzaileari esker, FINE #WineTourism Marketplace bereziki nabarmentzen da B2B bileren guneagatik, hori baita topaketaren ardatz nagusia. Aurten, nazioko eta nazioarteko 90 hosted buyer baino gehiago bildu ditu eremu horrek, besteak beste, Portugal, Erresuma Batua, Norvegia, Brasil eta Ameriketako Estatu Batuetako merkatuetatik etorritakoak.

Euskadi Basque Country erakusketa-gunean izan da berezko erakustoki batekin, eta bertatik eman du ezagutzera euskal lurraldeko enoturismo-eskaintza. Aurkeztutako edukien artean, honako hauek nabarmendu dira: Arabako Errioxako enoturismo-esperientziak, txakolinaren jatorri-deituretako upategi bisitagarriak eta sagardoaren munduari lotutako turismo-proposamenak.

Lehen parte-hartze horren bidez, Euskadi Basque Countryk nazioarteko posizionamendua indartzen jarraitzen du, kalitatezko helmuga enoturistiko, jasangarri eta askotariko gisa; izan ere, euskal helmugan tradizioa eta abangoardia uztartzen dira esperientzia paregabeak eskaintzeko.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt