Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadi Basque Country uda honetako jaialdi nagusietan izango da
10.07.2026
Euskadi Basque Country uda honetako jaialdi nagusietan izango da

Uda honetan, helmuga hori Bilbao BBK Live, Gasteizko Jazz Jaialdia eta Donostiako Jazzaldia musika-ekitaldietan egongo da presente, besteak beste, bertan kokatuko diren ikus-entzunezko piezen eta bestelako euskarrien bidez.

Udak kultur agendaren erdigunean kokatuko du berriro Euskadi, egutegiko musika-jaialdi nabarmenenetako batzuk bertan egingo baitira. Testuinguru horretan, Euskadi Basque Country hitzordu horietako batzuetan izango da, jendetza handia biltzen duten eta kultur garrantzi handia duten ingurune horietan markaren proiekzioa indartzera bideratutako ikusgaitasun-ekintzen bitartez.

Marka barne hartuko duten ekitaldien artean, honako hauek nabarmentzen dira: uztailaren 9tik 11ra bitartean egingo den Bilbao BBK Live jaialdia; uztailaren 13tik 18ra egingo den Gasteizko 49. Jazz Jaialdia; eta uztailaren 22tik 26ra bitartean aurreikusita dagoen Donostiako 61. Jazzaldia.

Euskadi Basque Countryk jaialdi horietan izango duen presentzia bi bidetatik bideratuko da: batetik, pantaila nagusietako ikus-entzunezko piezen bidez; eta, bestetik, ekitaldiei lotutako bestelako komunikazio-formatuen bidez. Helburua da marka uda sasoian jende gehien biltzen duten kultur hitzorduetako batzuekin lotzea. 

Horrez gain, @VisitEuskadik jaialdi horien jarraipena egingo du sare sozialetan, hitzordu bakoitzaren egitaraua eta giroa bere komunitate digitalari hurbilduz.

Ekintza horren bidez, Euskadi Basque Countryk erreferentziazko kultur eskaintza batekin duen lotura indartuko du, bai eta lurraldearen aniztasuna eta dinamismoa proiektatzen laguntzen duten musika-proposamenez beteriko udarekin ere.

 

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt