Golfmessen parte hartzeak indartu egiten du euskal helmuga golf-turismoaren erreferente gisa kokatzeko eta operadore zein enpresa espezializatuekin harremanak estutzeko egindako lana; aldi berean, gure lurraldearen ikusgaitasuna hobetzen laguntzen du b
Euskadi Basque Country Golfmesse azokaren 14. Edizioan parte hartzen ari da. Suitza osoan golf-turismoari eskainitako hitzordu espezializatu bakarra da hori, eta Zurichen ospatzen ari dira, urtarrilaren 29tik otsailaren 1era bitartean. Ekitaldia Fesporekin batera antolatzen dute, herrialde helvetiarreko opor-azokarik handienarekin, hain zuzen.
Euskadik ekitaldi horretan parte hartzearen helburua da golf-turismoaren euskal eskaintza zabala ezagutzera ematea; gure azpiegituren kalitatea erakustea eta esperientzia anitzeko helmugatzat jo dadila sustatzea. Izan ere, kirol-jardunarekin batera, denetariko proposamenak eskaintzen ditugu: hiri biziak, nazioartean ospetsua den gastronomia, xarma bereziko herriak, paisaia ikusgarriak eta kultura.
Golfmesse eta Fespo: plataforma estrategikoa
Fespo Suitzako hitzordu turistiko garrantzitsuena da, eta ezinbesteko erreferentzia Erdialdeko Europako merkatuetan dauden helmuga nagusien sustapen-egutegian. Euskadirentzat, merkatu suitzarra igorle estrategikoa da, batez ere turismo aktiboari, naturari eta premium eskaintzari lotutako segmentuetan.
Golfmesseri eskainitako 5. pabiloiak golf-turismoan espezializatutako nazioarteko helmugak eta segmentu hori lantzen duten Suitzako tour-operadoreak biltzen ditu. Horien helburua joerak, produktuak eta proposamen berriak erakustea da, bai profesionalei, bai kirol horren zaleei.
Euskadi nabarmentzeko aukera
Euskadi Basque Countryk Golfmessen parte hartzeak indartu egiten du euskal helmuga golf-turismoaren erreferentzia gisa kokatzea aldera egindako ahalegina. Gainera, operadore zein enpresa espezializatuekin harremanak estutzeko hitzordu paregabea da. Bukatzeko, helmugaren ikusgaitasuna hobetzen laguntzen du balio erantsi handiko merkatu batean.