Basquetour
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadi Familian-ek eskaintza turistikoa ehunka familiarengana hurbildu du Makusi Jaian
13.10.2026
Euskadi Familian-ek eskaintza turistikoa ehunka familiarengana hurbildu du Makusi Jaian

Euskadi Familian eta Makusiren arteko lankidetzari esker, Euskadiko familia-turismoaren eskaintza ehunka familiarengana iritsi da, BECen egin den Makusi Jaia 2026 ekitaldian.

Lankidetza horren mugarri nagusietako bat izan da Euskadi Familianek bere gune propioa izatea egun osoko jaialdian. Bertan, haurrei eta familiei zuzendutako jarduera-programazio zabala antolatu du:

🌻 Buztinezko eguzkiloreak egiteko tailerra
🍦 Izozkien dastaketa itsua
🎲 Euskal jolas tradizionalak
🌊 Itsas Zaindariak gymkana
🔍 Azken Eguzkilorea Hall Escape jarduera
🎨 SuperGilda sormen-gunea
🎭 Haurrentzako antzerkia

Makusi Jaian parte hartzea Basquetourrek kudeatzen duen Euskadi Familian klubaren eta Makusiren arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da. Makusi EITBren haurrentzako ekosistema digitala da, eta hitzarmen horri esker, familiei zuzendutako planak, esperientziak eta turismo-proposamenak astero zabalduko dira haren kanal ezberdinen bidez.

Ekimen honen bidez, Basquetourrek lanean jarraitzen du Euskadi familia-turismorako erreferentziazko helmuga gisa sendotzeko eta Euskadi Familian klubeko enpresa-sareari ikusgarritasun handiagoa emateko.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt