Egitasmoak MAKUSIren kanal digitaletan planak eta proposamenak astero hedatzea ahalbidetuko du; era berean, MAKUSI JAIAn berezko gune bat izango du eskaintza turistikoa familiei hurbiltzeko
Basquetourrek kudeatzen duen Euskadi Familian klubak lankidetza abiarazi du EITBren haurrentzako ekosistema digitala den MAKUSIrekin. Ekimen horren helburua da Euskadiko turismo-eskaintza publiko berrietara zabaltzea eta milaka familiekin lotura sendotzea.
Lankidetza akordio hori etengabeko komunikazio-plan baten bitartez gauzatuko da; horri esker, Euskadi Familian klubaren planei eta proposamenei astero emango zaie tartea MAKUSIren kanaletan.
Horiek horrela, astero plan bat zabalduko da haren webgunean, baita sare sozialetan ere —26.000 jarraitzaile baino gehiagorekin—, bai eta 30.000 kontaktu baino gehiagori igorritako buletinean ere.
Ekintza horiei esker, 32.000 bazkidetik gorako haur-komunitatera eta ikus-entzunezko plataformako 85.000 erabiltzaileengana iristeko aukera izango da. Horrela, familia-aisialdiaz gozatzeko plan eta esperientzietarako sarbidea erraztuko da, eta klubeko enpresek ikusgaitasuna lortzeko aukera gehiago izango dituzte; izan ere, beren proposamenak zabaldu eta hainbat ekimenetan -esaterako, zozketetan- parte hartu ahal izango dute.
Mugarri nagusi gisa, Euskadi Familian kluba MAKUSI JAIAN parte hartuko du aurten. Haurrentzako hitzordu handi hori urriaren 10ean egingo da BECen, eta 6.000 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu. Bertan, klubak gune propioa izango du, turismo-eskaintza jaira gerturatuko diren familiei ezagutarazteko asmoz.
Lankidetza honek turismo-eskaintzaren eta familien arteko zuzeneko lotura-kanala sendotzen du; era berean, sektoreko enpresen ikusgaitasuna handitzen du, eta gure lurraldeaz familia giroan gozatzeko proposamenetarako sarbidea errazten du.