Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadi Alemania, Italia, Erresuma Batua eta Estatu Batuetako agenteen aurrean sustatu da
04.06.2026
Euskadi Alemania, Italia, Erresuma Batua eta Estatu Batuetako agenteen aurrean sustatu da

Guztira, 359 agentek eta turoperadorek hartu dute parte ekimen honetan; horri esker, Kantaurialdeko eskaintza turistikoa denbora errealean hurbildu ahal izan zaie.

Euskadik, Kantabriarekin batera, zuzeneko transmisioan oinarritutako ezagutza-bidaia batean parte hartu du asteazken honetan, ekainak 3. Ekintza hori España Verde markaren sustapenaren barruan kokatu da, eta Alemaniako, Italiako, Erresuma Batuko eta Ameriketako Estatu Batuetako merkatuetara bideratu da.

Egitasmoak helmugako esperientzia eta zuzeneko emanaldia uztartu ditu, eta, horrela, bidaia-agentziek eta turoperadoreek penintsulako iparraldeko gune erakargarri eta baliabide turistiko nagusiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Sektoreko 359 profesionalek hartu dute parte ekintza horretan; horri esker, eskaintza turistikoarekiko zuzeneko harremana eta hura merkaturatzeko aukera erraztu dira.

Formatu horren bidez, gainera, parte-hartzaileek bertako gidariekin zuzenean konektatzeko aukera izan dute, eta, hala, lurraldeko eskaintza turistikoa modu jatorragoan eta dinamikoagoan hurbildu da.

 

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt