Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadik CEAV PROTOUR 2026 ekimenaren Valentziako workshopean parte hartu berri du
15.04.2026
Euskadik CEAV PROTOUR 2026 ekimenaren Valentziako workshopean parte hartu berri du

Basquetourrek euskal helmugaren presentzia indartu du estatu-mailako turismo-sektoreko topaketa profesional nagusietako batean

Euskadi Basque Countryk CEAV PROTOUR 2026 ekimenaren hirugarren hitzorduan parte hartu du apirilaren 15ean, asteazkena, Valentziako SH Valencia Palace hotelean. Topaketak sektoreko 90 profesional bildu ditu, eta maila handiko networking-formatuan elkartu ditu operadore nagusiak, airelineak, estatuko zein nazioarteko helmugak eta turismo-zerbitzuetako enpresak. 

50 erakusketari baino gehiagok parte hartu duten ekimenean egon da Euskadi. Erakusle horiek turismoaren arlo ugaritakoak dira; hala nola, aireko, lurreko eta itsasoko garraioa, hotel-kateak, estatuko eta nazioarteko helmugak, turoperadoreak eta esperientzia turistikoen enpresak. 

Euskal helmugak oso irudi positiboa du parte hartu duten Valentziako bidaia-agente gehienen artean; izan ere, Euskadiren inguruko ezagutza ona eta aldeko balorazioa erakutsi dute. Bezeroen eskariari dagokionez, desberdintasunak antzeman dira profilaren arabera: senior segmentuak bidaia antolatuak nahiago ditu; gainontzeko bidaiariek, aldiz, zerbitzu solteak kontratatzearen alde egiten dute —hegaldiak, ostatua eta alokairuko autoa—. Horrek agerian uzten du kanal profesionaletan eskaintza malgua eta ondo banatua mantentzearen garrantzia. 

Horrez gain, Valentziak zuzeneko aire-konexioa du Bilborekin, Volotea eta Vueling konpainien bitartez. Horrek bide ematen die Valentziako bidaiariei Euskadira errazago heltzeko, eta merkatu hori erakartzeko potentziala indartzen du. 

Basquetourrek CEAV PROTOUR 2026an izan duen parte-hartzea euskal helmuga banaketa turistikoko kanal profesionaletan sustatzeko estrategiaren barruan kokatzen da, eta estatu osoko bidaia-agentziekin eta operadoreekin harremanak estutzen laguntzen du.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt