Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadik ekoturismoaren aldeko apustua indartu du Natura Behatzeko Turismoaren X. Topaketa Nazionalean
26.03.2026
Euskadik ekoturismoaren aldeko apustua indartu du Natura Behatzeko Turismoaren X. Topaketa Nazionalean

NatureWatch Topaketak ekoturismoari buruzko foro espezializatuak dira. Haien funtsezko helburua naturaren behaketa-turismoa modu antolatuan sustatzen laguntzea da, naturguneen erregulaziorako, ekintzailetzarako eta garapenerako oinarri sendoak finkatze

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak, Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen eta Jasangarritasun Sailarekin batera, Natura Behatzeko Turismoaren X. Topaketa Nazionalean parte hartu dute. Bertan, sektoreko adituak eta profesionalak bildu dira turismo-eredu jasangarria bultzatzeko.

Ekitaldiaren hamargarren edizioa da hau, eta natura behatzeko turismoaren inguruko ezagutza, esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea du helburu nagusi. Turismo-mota hori gorantz doa, eta lagungarria da natura-ondarearen kontserbaziorako eta landa-lurraldeen garapen sozioekonomikorako. Gainera, aukera paregabea da sinergiak sortzeko, negozio-aukera berriak abiarazteko eta sektoreak natura-ingurunea babesteko duen konpromisoa indartzeko.

Javier Hurtado sailburuaren hitzetan, “Euskadin eta Araban horrelako topaketa bat egitea lagungarria da gure lurraldea ekoturismoaren arloan erreferentzia bihur dadin; izan ere, urteak daramatzagu hori lortzeko lanean. Gure posizioa indartu eta finkatu egiten da egunez egun, gure lurraldean hain tradizio handia duten ekoturismoa eta natura-turismoa sustatzeko egiten dugun apustu irmoari esker”.

Sailburuak gaineratu duenez, “prest gaude Euskadi ekoturismoko erreferentzia gisa sendotzen jarraitzeko, eta hori gure askotariko eskaintza biltzen duen Ekoturismoaren Grand Tour izeneko mapa berrian islatu dugu. Izan ere, ekoturismoa Euskadiko natura-turismoaren hiru zutabeetako bat da, zikloturismoarekin eta mendi-ibiliekin batera. Zutabe horiek funtsezkoak dira turismo jasangarriaren ereduan, turismoa lurralde osoan banatzen eta desestazionalizazioa lortzen laguntzen baitute. Gainera, ekoturismoak turismo arduratsua sustatzen du –naturarekin lotua eta konprometitua–, bai eta ingurumenarekiko errespetua eta tokiko ekonomiaren garapena ere”.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt