Euskadi Confidentialek Malagan egindako jardunaldi profesionaletan parte hartu du, Euskadiko turismo-eskaintzaren sustapena eta merkaturatzea bi merkatu horietan indartzeko.
Euskadi Basque Country Confidentialek Turespañak Malagan, azaroaren 9tik 12ra, antolatutako alderantzizko jardunaldietan parte berri hartu du. Topaketa profesionalak turismo-helmuga eta -enpresak bildu ditu, Australiako eta Zeelanda Berriko merkatuetan espezializatutako agente eta operadoreekin batera.
Parte-hartze horrek aukera eman du azken urteotan bi merkatu horietan egindako sustapen- eta merkaturatze-lanari jarraipena emateko. Bereziki, Singapurreko ILTM azokaren esparruan ezarritako harremanak indartzeko balio izan du; azoka hori luxuzko turismoaren arloko nazioarteko hitzordu nagusietako bat da.
Euskadi Confidentialekin batera, Donostia/San Sebastián Turismok eta Euskadiko bi enpresak, NISek eta Fresco Toursek, esku hartu dute jardunaldietan. Euskadiko turismo-eskaintza aurkeztea, esperientziarik benetakoenak eta esklusiboenak ezagutaraztea eta bi merkatuetako profesionalekin merkataritza-lankidetzarako aukera berriak sortzea izan dira parte-hartzearen helburu nagusiak.
Ekintza hori Euskadi nazioartekotzeko eta premium bidaiarientzako erreferentziazko helmuga gisa kokatzeko estrategiaren barruan kokatzen da.
