Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadik MICE proiekzioa indartu du merkatu britainiarrean, C&IT forumean parte hartu ondoren
09.07.2026
Euskadik MICE proiekzioa indartu du merkatu britainiarrean, C&IT forumean parte hartu ondoren

Liverpoolen egin den topaketa profesional honetan parte hartzeari esker, Euskadik 17 bilera egin ditu merkatu ingeleseko eragileekin; izan ere, biltzar, ekitaldi eta pizgarrietarako Espainiako helmuga berriak ezagutzeko interesa agertu dute.

Euskadik uztailaren 6tik 8ra Liverpoolen egin berri den C&IT forumean parte hartu  du, helmugak MICE sektorean duen proiekzioa indartzen jarraitzeko eta merkatu britainiarrean bileretarako, pizgarrietarako, biltzarretarako eta ekitaldietarako duen eskaintza ezagutarazteko asmoz.

Ekitaldiak sektoreko hornitzaileak eta ekitaldien antolakuntzan erabakitzeko ahalmena duten profesionalak bildu ditu. Formatu hori networking profesionalera, banakako topaketetara eta MICE merkatuko joera nagusien inguruan ezagutzak trukatzera bideratu da.

Topaketak iraun duen bitartean, Euskadik 17 bilera izan ditu merkatu ingeleseko eragileekin. Interes handiena piztu duen alderdietako bat Euskadiren, Erresuma Batuko hainbat hiriren eta Europako beste helmuga batzuen arteko aire-konexio zuzenen berri izatea izan da; izan ere, eragileen ustez, faktore hori funtsezkoa da helmuga beren katalogoetan txertatzeko orduan.

Parte hartu duten agentziek interes argia erakutsi dute MICE helmuga berriak ezagutzeko, baldin eta 200 eta 2.000 parte-hartzaile bitarteko hitzaldiak antolatzeko baliabideak, gaitasuna eta erraztasunak eskaintzen badituzte, baita 20 eta 100 pertsona bitarteko taldeei zuzendutako pizgarri-programetarako proposamenak badituzte ere.

Testuinguru horretan, Euskadik bezeroak harritzeko eta merkatuko eskaera berriei erantzuteko gai den helmuga gisa duen irudia indartu egiten da, berezkoak ditugun elementu hauen konbinazioari esker: natura, diseinu garaikidearen eta ondare historikoaren arteko oreka duten hiriak, gastronomia, kirola, tradizioak, kultura-nortasun nabarmena eta berezko hizkuntza.

Forumean baloraziorik onena jaso duen beste elementuetako bat basque-events webgunea izan da. Nabarmendu da oso tresna erabilgarria dela biltzarren eta ekitaldien antolakuntzako profesionalentzat, lurraldeko MICE baliabide nagusiei buruzko informazioa eta harremanetarako datuak modu argi eta eskuragarrian biltzen baititu.

Horrez gain, parte hartu duten hainbat eragilek Euskadira egingo diren hurrengo fam trip edo ezagutza-bidaietan parte hartzeko interesa agertu dute, eta harremanetan izandako eragile guztiek helmugari buruzko informazio gehiago eskatu dute.

Parte-hartze horrekin, Euskadik aurrera egiten jarraitzen du MICE segmentuaren nazioarteko posizionamenduan, bai eta eskaintza bereizi baten sustapenean ere. Eskaintza hori prest dago merkatu profesionalaren beharrei erantzuteko, proposamen lehiakor, anitz eta berezko nortasuna duen baten bidez.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt