Egitarauaren barruan hainbat eztabaida-mahai eta azterketa-saio antolatu dira, eta, horietan, honako gai hauek izan dituzte hizpide: helmugen arteko lankidetza, turismo-kalitatea eta penintsula iparraldeko guneen balioa nabarmentzea.
Ostiral honetan, ekainaren 19an, Euskadik Ribadeoko (Lugo) Errege Itsas Klubean egin den “Espainia Berdea, kalitatezko helmuga” turismo-foroan parte hartu du. Topaketak erakundeetako ordezkariak eta sektoreko profesionalak bildu ditu, ezagutza partekatzeko eta turismo-arloko erronka nahiz joera nagusien inguruan aurrera egiteko.
Hitzordua hausnarketarako gune gisa planteatu da, Espainia Berdea turismo-marka osatzen duten lurraldeek —Euskadik, Galiziak, Asturiasek eta Kantabriak— klima-aldaketaren ondoriozko erronken eta horrek turismo-ereduetan duen eraginaren aurrean duten zeregina ardatz hartuta.
Daniel Solana Basquetourreko zuzendari nagusiak eguneko lehen mahai-inguruan parte hartu du, Carles Lamelok gidatutako solasaldian. Harekin batera aritu dira Carmen Pita, Galiziako Turismo Sustapeneko zuzendaria; Tatiana González, Asturiasko Printzerriko turismo-arloko burua; eta Marta Saiz, Ribadeoko Udaleko Sustapen Ekonomiko, Enpresa-ekimen, Turismo eta Merkataritzako zinegotzia.
Testuinguru horretan, parte-hartze horrek indartu egiten du Euskadik jasangarritasunarekin, kalitatearekin eta berrikuntzarekin konprometitutako helmuga gisa duen posizionamendua.