Basquetour
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadik zikloturismo-eskaintzaren berritasunak aurkeztu ditu Rouleur Live azokan
16.11.2026
Euskadik zikloturismo-eskaintzaren berritasunak aurkeztu ditu Rouleur Live azokan

Helmugak bigarren urtez jarraian hartu du parte Londresen egin den topaketa espezializatu honetan. Bertan, errepideko eta gravel modalitateetako txirrindularitzarako dituen proposamenak aurkeztu ditu, eta laster aurkeztuko den ibilbide berri baten aurr

Azaroaren 12tik 14ra bitartean, Euskadi Basque Country helmugak presentzia izan du Londresko The Truman Brewery aretoan egin den Rouleur Live 2026 azokan, Basquetour-ek sustatutako sustapen-ekintza baten barruan. Euskadik erakusketa-gune propioa izan du errepideko eta gravel modalitateetako zikloturismo-eskaintza ezagutzera emateko.

Euskadiren presentziak Bizi Cycle Tours enpresaren laguntza izan du. Hiru egunetan zehar  ibilbideei, ostatuari, bizikleten alokairuari, transferrei eta Euskadin zikloturismo-bidaiak antolatzearekin lotutako beste zerbitzu espezializatu batzuei buruzko kontsultak argitu dituzte. Ekintzak, halaber, Extrem Team aholkularitza espezializatuaren babesa izan du.

Ekitaldiaren programaren barruan, Juan Antonio Flecha txirrindulari  profesional ohiak eta Matt Stephens komunikatzaile britainiarrak Basque Bikepacking ibilbidearen aurkezpena egin zuten, alegia, gravel zikloturismoko produktu berriarena. Agertokian, Euskadin zehar bizitako bidaia-esperientzia partekatu zuten, eta helmugak laster aurkeztuko duen zikloturismo-proposamen berriaren aurrerapena eskaini zuten. Solasaldian, gainera, euskal txirrindularitza-kulturarekin, ondarearekin, gastronomiarekin eta Euskadiko hainbat lurraldetako ardo-kulturarekin lotutako gaiak jorratu zituzten.

Erresuma Batua Euskadirentzat lehentasunezko merkatuetakoa da kirol-zikloturismoaren arloan. Rouleur aldizkari espezializatuak antolatutako Rouleur Live 2026 ekitaldiak errepideko eta gravel modalitateetako txirrindularitzaren inguruko profesionalak, markak, helmugak eta zaleak biltzen ditu hiru egunez.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt