Basquetour
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadiko MICE sektoreak bere eskaintza profesionala aurkeztu du Bordelen 
25.09.2026
Euskadiko MICE sektoreak bere eskaintza profesionala aurkeztu du Bordelen 

B2B topaketan parte hartzeari esker, euskal MICE eskaintza anitza Frantziako merkatuko agentzia, operadore eta bestelako profesionalen aurrean ezagutarazi da.

Euskadiko MICE sektoreak Bordelen antolatutako LaOla B2B topaketa profesionalean hartu du parte. Bertan, Frantziako turismoko enpresa eta profesionalak helmugetan, ostatuetan, agentzia hartzaileetan, kongresu-jauregietan eta bileratarako, pizgarrietarako, kongresuetarako nahiz ekitaldietarako zerbitzuetan espezializatutako konpainien ordezkariekin elkartu dira.

Jardunaldi horrek zuzeneko harremana erraztu du euskal eskaintza turistikoaren eta Frantziako merkatuko bidaia-agentzien, taldeetan nahiz kirol- zein MICE-turismoan espezializatutako turoperadoreen, kluben, enpresa-elkarteen eta bestelako eragileen artean.

Aldez aurretik hitzartutako bilera-egitarau bati esker, parte hartu duten enpresek aukera izan dute euren produktuak eta zerbitzuak aurkezteko, balizko lankidetza-bideak aztertzeko eta Frantziako hego-mendebaldeko profesionalekin harremanak estutzeko.

Bertaratu dira: Bilbao Convention Bureau, S.T.I. Servicios Turísticos Integrales DMC, W2M Bilbao DMC, Basque DMCs, Donostia/San  Sebastian Convention Bureau, Ficoba, Hotel Villa Magalean, Hagoos, Hotel de Londres y de Inglaterra, GS Incoming, Ruta del vino, Bodegas Luis Cañas, Vitoria-Gasteiz Convention Bureau, Artium Museoa eta Gastrogune.

LaOla topaketan parte hartzea Basquetourrek sustatutako ekintzen barruan kokatzen da, honako helburu hauekin: Euskadi nazioarteko merkatuetan MICE helmuga gisa bultzatzea; euskal eskaintza zabalaren merkaturatzea erreztea eta bertako enpresen nahiz profesional espezializatuen arteko harremanak sendotzea.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt