FITUR 2026 azokaren esparruan, ostegun honetan, urtarrilak 22, Euskadiko zazpi helmugak Turismo Helmuga Adimendunaren (THA) bereizgarria jaso dute. Ekitaldian Jakes Agirrezabal Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordea izan da; aitortutako helmugei lagun egin die sailburuordeak, eta Euskadik turismo-eredu berritzaile eta jasangarri baten aldeko konpromisoa duela berretsi du.
Euskadik presentzia nabarmena izan du zazpi helmuga sarituekin, eta erreferente gisa duen posizioa indartu du turismo adimendunaren arloan:
Akreditazio berri horien bidez, Euskadik sendo egiten du aurrera digitalizazioaren, jasangarritasunaren eta etengabeko hobekuntzaren estrategian; hala, Turismo Helmuga Adimendunen Sarean duen presentzia zabaldu eta lurraldearen berrikuntzan, kalitatean eta lehiakortasunean oinarritutako turismo-eredua sendotzen du.
Nabarmentzekoa da Bilbo, Donostia eta Gasteiz eskubide osoko Turismo Helmuga Adimendunak (THA) direla, SEGITTUR metodologiaren eskakizunen % 80 gainditzeagatik.