HTA Campusa Anfitriones turismo-prestakuntzako programa publikoaren baitan topa dezakegu, eta bi helbururekin sortu da: prestakuntzarako sarbidea erraztea; eta helmugei eredu berritzaile, jasangarri eta adimendunagoetarako trantsizioan laguntzea.
HTA Campusa prestakuntza-gune berria da, Helmuga Turistiko Adimendunen Sareko kide diren helmugei gaitasunak garatzen eta kudeaketa turistikoa hobetzen laguntzeko diseinatua. Euskadin, HTA Sareak gaur egun 21 helmuga turistiko ditu atxikita, eta beste 4 txertatze-prozesuan daude.
Ingurune berri honek doako prestakuntza ziurtatua jartzen du helmugen eskura, Turismoko Estatu Idazkaritzak SEGITTURen bidez bultzatutako HTA Ereduaren ezarpenari eta finkapenari laguntzeko; izan ere, eredu horixe da sektorearen egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko erreferentzia-esparrua. Euskadin, aldiz, Basquetourrek gidatzen du metodologiaren ezarpena; dagoeneko 20 euskal helmugak dute HTA bereizgarria, eta beste 5 hura lortzeko prozesuan daude.
HTA Campusa Anfitriones izeneko turismo-prestakuntzako programa publikoaren baitan topa dezakegu. Campus Irekiak sektoreko profesionalentzat prestakuntza eskaintzen jarraitzen duen bitartean, HTA Sarean integratutako helmugek ingurune espezifiko bat dute orain, helmuga turistiko adimendun gisa dituzten beharretara egokitua.
HTA eredua bultzatzeko diseinatutako ingurunea
HTA Campusa bi helbururekin sortu da: batetik, prestakuntzarako sarbidea erraztea; eta, bestetik, helmugei eredu berritzaile, jasangarri eta adimendunagoetarako trantsizioan laguntzea. Ezaugarri nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
Izen-ematea zabalik
HTA Campuseko lehen prestakuntza-ekintzak eskuragarri daude dagoeneko. Eman izena hemen: Anfitriones / DTI Campusa