Euskadi Basque Countryk JATA Tourism Expo Japan 2026n parte hartu du, Japoniako turismo-topaketa nagusietako batean.
Euskadi Basque Country helmugak Tokion egin den JATA Tourism Expo Japan 2026 azokaren edizio berrian parte hartu berri du, Japoniako turismo-sektoreko nazioarteko hitzordu nagusietako batean, alegia.
Helmugak bere erakusmahaia izan du Turespañaren standaren barruan. Bertatik, Euskadiren turismo-eskaintza aurkeztu die Japoniako merkatuko profesionalei, eta arreta zuzena eskaini die.
Parte-hartze horri esker, Euskadik bere ikusgarritasuna indartu du merkatu estrategiko batean, eta nazioarteko bidaietan espezializatutako agentzia, bidaia-antolatzaile eta profesionalekin harreman berriak ezartzeko aukera izan du.
Egindako bilera eta kontaktuetan, bereziki nabarmendu dira helmugaren gastronomia, kultura, ondarea, natura eta benetako esperientziak, baita goi-mailako turismoaren alorreko proposamen bereizgarria ere, Euskadi Basque Country Confidential.
JATA Tokyo azokan izandako presentzia Basquetourren nazioarteko sustapen-estrategiaren barruan kokatzen da, eta Euskadiren posizionamendua sendotzen laguntzen du, bidaiari japoniarrentzat helmuga erakargarri, bereizgarri eta kalitate handiko gisa.