Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Goierrik osatu du Helmuga Turistiko Adimendun gisa ziurtatzeko ezarpen-fasea
15.07.2026
Goierrik osatu du Helmuga Turistiko Adimendun gisa ziurtatzeko ezarpen-fasea

Eskualdeak UNE 178501 araua ezartzeko fasea burutu du, Basquetour bidelagun duela, eta irailean egingo dituzte barne-ikuskaritza eta ondorengo kanpo-ikuskaritza.

Goierri eskualdeak Helmuga Turistiko Adimendun (HTA) gisa ziurtatzeko proiektu pilotuaren ezarpen-fasea amaitu du; horrela, prozesu honetan eskualde-mailan aurrera egin duen Euskadiko lehen eskualdea bilakatu da.

Basquetourrek bultzatuta, ekimen pilotu honek UNE 178501 Helmuga Turistiko Adimendunen kudeaketa-sistema araua aplikatzen du eskualde-mailako helmuga batean, hau da, udalerri batek baino gehiagok osatutako helmuga batean. Helmugan inplikatutako eragileekin hainbat hilabetez elkarlanean aritu ondoren, fase hau amaitzeak bide ematen du, irailetik aurrera, barne-ikuskaritza eta, ondoren, kanpo-ikuskaritza egiteko.

UNE 178501 arauak —Espainiako Normalizazio Elkarteak (UNE) argitaratua eta SEGITTURek nahiz Turismoko Estatu Idazkaritzak sustatua— helmuga eta enpresa turistikoen gobernantzari, berrikuntzari, teknologien erabilerari, irisgarritasunari eta jasangarritasunari aplikatu beharreko eskakizunak, gomendioak eta adierazleak ezartzen ditu. Basquetourrek aktiboki parte hartu zuen arauaren idazketan, bere Berrikuntza Unitatearen bitartez.

Proiektu honen bidez, Basquetourrek euskal helmugen bidelagun izaten jarraitzen du, Helmuga Turistiko Adimendunen ekosisteman sar daitezen; horretarako, eraldaketa digital eta jasangarrirantz bideratzen ditu helmugok, eta sektorearen erronkekin bat datorren kudeaketa turistiko aurreratuagoa eta eraginkorragoa indartzen du.

Aurreikuspenen arabera, 2026. urtearen amaierarako, Euskadiko bi helmugak lortuko dute UNE 178501 arauaren araberako ziurtagiria, Euskadiko Turismo Plan Estrategikoarekin eta 2030 Agendarekin bat etorriz.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt