Jardunaldia helmuga sustatzeko euskarrietan oinarritu zen, eta arreta berezia eskaini zitzaion Euskadi Basque Country Grand Tourrari, gurera datozenak inspiratzeko eta bideratzeko tresna gisa.
Basquetourrek ostatu turistikoetako harrera-taldeei zuzendutako prestakuntza-saio bat antolatu zuen joan den ekainaren 4an, kolektibo hori funtsezkoa baita bisitariari arreta zuzena emateko orduan.
Jardunaldia helmuga sustatzeko euskarrietan oinarritu zen, eta arreta berezia eskaini zitzaion Euskadi Basque Country Grand Tourrari, gurera datozenak inspiratzeko eta bideratzeko tresna gisa. Ikuspegi praktiko baten bidez, baliabide horiek eguneroko arretan nola txertatu aztertu zen, gomendio landuagoak eta eguneratuagoak emate aldera.
Saioaren helburua harrera-taldeek preskriptore kualifikatu gisa duten zeregina indartzea izan zen, bisitariaren egonaldia informazio argi eta eguneratuaren bidez aberas dezaten.
Ezagutza zabaltzeko duen konpromisoaren haritik, Basquetourrek saioaren bideo osoa eskuragarri jarri du bere YouTube-ko kanal ofizialean, ostatu-sektoreko eta bisitarien harrerako profesionalentzat baliabide izan dadin.