Bilera, pizgarri, biltzar eta ekitaldi (MICE) turismoaren esparruko erakunde-ordezkariak eta profesionalak bildu ditu ekimenak.
Bilbok astelehen honetan hartu du Kantauri Itsasertzeko II. Networking Jardunaldia, turismo-sektoreko erakunde-ordezkariak eta eragileak bildu dituen topaketa profesionala. Jardunaldiaren helburua izan da esperientziak partekatzea, lankidetzarako aukera berriak sortzea eta lurraldeen arteko ekimen bateratuak sustatzea.
Jardunaldiaren unerik nabarmenenetako bat «Hitz egin dezagun MICEri buruz: zer egiten ari garen eta elkarrekin nola egin aurrera» izeneko mahai-ingurua izan da. Bertan parte hartu dute Daniel Solana Basquetourreko zuzendari nagusiak, Bizkaiko eta Arabako foru-aldundietako ordezkariekin batera, baita Turismo de Cantabria, Bilbao Convention Bureau, Vitoria-Gasteiz Convention Bureau, Santander Convention Bureau eta Convention Bureau Coruña erakundeetako ordezkariek ere.

