Joan den urriaren 8an, Euskadiren MICE eskaintzaren aurkezpen-jardunaldi bat egin zen Londresen, bileren, pizgarri-bidaien, kongresuen eta ekitaldien sektoreko profesionalei zuzenduta.
Topaketan, bileren industrian espezializatutako hainbat euskal helmuga eta enpresatako ordezkariak bildu ziren, eta Euskadik ekitaldi profesionalak antolatzeko eskaintzen dituen baliabideak eta zerbitzuak ezagutzera emateko aukera izan zuten.
Euskal ordezkaritzan honako hauek parte hartu zuten: Bilbao Convention Bureau, Donostia/San Sebastián Convention Bureau, Vitoria-Gasteiz Convention Bureau, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea, The Social Hub San Sebastián, Hotel Silken Ciudad de Vitoria, Hotel Marqués de Riscal, Hotel Ercilla, Atrae, Basque DMCs, Bodega Izadi eta British Airways.
Jardunaldiak Euskadik eskaintzen dituen proposamenen aniztasuna erakusteko aukera eman zuen, azpiegitura espezializatuak, ostatuak, esperientzia bereziak eta kulturari, ondareari nahiz gastronomiari lotutako baliabideak uztartuz. Era berean, sektoreko profesionalen arteko harreman- eta ezagutza-trukea sustatu zuen, eta Euskadik Erresuma Batuko merkatuan duen posizionamendua indartzen lagundu zuen.
Horrelako ekimenek nazioartean helmugaren ikusgarritasuna areagotzen dute, eta turismo-jarduerarentzat estrategikoa den segmentu batean lankidetza-aukerak sortzen laguntzen dute.
