Ekintza hau Braga, Porto, Coimbra eta Lisboan egin diren lau hitzorduren bidez garatu da, Portugalgo turismo arloko profesionaleei zuzenduta.
Basquetourrek roadshow profesional batean parte hartu berri du, maiatzaren 25etik 28ra bitartean, Braga, Porto, Coimbra eta Lisboa hirietan, Euskadi helmuga turistiko gisa Portugalgo merkatuan sustatzeko helburuarekin.
Zehazki, ekimena bidaia-agenteei zuzendutako lau jardunalditan egituratu da. Bertan, Euskadiko eskaintza turistikoa aurkeztu da, eta gure baliabide zein esperientzia turistikoen aniztasuna nabarmendu da.
Topaketa profesionalak gune hauetan egin dira:
Ekimenak harrera bikaina izan du sektore profesionalaren aldetik; izan ere, lau hirietan bidaia-agenteen parte-hartze handia izan da, eta, guztira, 350 agente inguruk berretsi dute bertaratzea.
Ekintza hau Basquetourren estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horren helburua Euskadiren presentzia lehentasunezko merkatuetan finkatzea eta kanal profesionalarekiko harremana sendotzea da, ezinbestekoa baita helmuga merkaturatzeko eta preskribatzeko.