Plataformak berriro ekingo dio bere prestakuntza-programazioari, turismo-sektorearen lehiakortasunerako eta jasangarritasunerako funtsezkoak diren arloetan ezagutzak sendotu nahi dituzten profesional, enpresa eta erakundeei zuzendutako ekimen berriekin
Irailean, Basquetour Learning prestakuntza-eskaintzak proposamen berriak dakartza, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-sektorearen etengabeko hobekuntza sustatzeko eta turismo-helmugek nahiz turismo-enpresek aurre egin beharreko erronka nagusietako batzuei erantzuteko.
Programazioa hainbat gai-arlotan egituratzen da, turismo-jarduerarako estrategikoak diren alderdiak landuz:
Eskaintzaren barruan daude, besteak beste, turismo-produktuen garapenarekin lotutako prestakuntza-jarduera espezializatuak; hala nola, “Turismo jasangarriaren sustapenera bideratutako eskalada-hastapena”, “Mendiko bizikletaren gidaritza, mekanika eta mantentze-lanak, eta trail buildinga”, edo “Turismo aktiboko jardueretan erreskaterako teknikak: eskalada eta ferratak” esaterako.
Prestakuntza-jarduera guztiak Basquetour Learning plataformaren bidez daude eskuragarri. Bertan kontsulta daitezke ikastaro bakoitzaren xehetasunak, edukiak eta izena emateko prozedura.
Programazio berri honen bidez, Basquetourrek Euskadiko turismo-profesionalen gaitasuna eta espezializazioa sustatzen jarraitzen du, sektorearen kalitatea, lehiakortasuna eta erronka berrietara egokitzeko ahalmena indartzera bideratutako tresnak eta ezagutzak eskainiz.