Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Turismo eragile eta kazetariek Euskadi zeharkatu dute Ipar Amerikako merkatuan turismo birsortzailea eta kulturala sustatzeko
21.03.2026
Turismo eragile eta kazetariek Euskadi zeharkatu dute Ipar Amerikako merkatuan turismo birsortzailea eta kulturala sustatzeko

Basquetourrek ezagutza-bidaia estrategiko bat antolatu du "Lonely Planet Journeys"-eko ordezkariekin eta AEBko eta Kanadako beste preskriptore giltzarri batzuekin; ibilbidea helmugaren aniztasuna erakusteko diseinatu da. 

 

Helmugaren nazioartekotze kualitatiboaren aldeko apustu irmoan, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak arrakastaz burutu du Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako turismo-sektoreko profesional eta hedabide nabarmenei zuzendutako ezagutza-bidaia (fam trip). Espedizioak Euskadi zeharkatu du martxoaren 18tik 20ra bitartean, eta Lonely Planet Journeys enpresa ospetsuko ordezkariak izan ditu buru.

Ekimen honen bidez, Euskadik Ipar Amerikan duen posizionamendua indartu du, gure helmugarako igorle-merkatu lehenetsi eta balio estrategiko handiko gisa sendotuz. Ipar Amerikako turistaren profila ezin hobeto egokitzen da Euskadik helburu duen ereduarekin: interes handia erakusten du benetako kulturarekiko zein lehen mailako enogastronomiarekiko, eta errespetu handia dio tokiko ondareari.

Turismo birsortzailearen eta fluxuen banaketaren erakusleihoa

Programa arretaz diseinatu da zirkuitu tradizionaletatik haratago joateko. Helburu nagusia Euskadiren aniztasuna turismo birsortzailearen ikuspegitik erakustea izan da. Ibilbideak honako mugarri hauek hartu ditu barne:

  • Itsas Ondarea eta Kultura: Euskal itsas historian murgiltzea, Pasaiako Albaola itsas faktoriara egindako bisitaren bidez, baita Getariako kostako herrira gerturatuta ere.
  • Natura Turismoa: Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyscharen esplorazioa Zumaian, gure baliabide natural berezien eta horien kontserbazioaren balioa nabarmentzeko.
  • Hiri eta Gastronomia Turismoa: Donostian eta Bilbon izan dira FamTripeko lagunak. Ibilbide horietan, bi esperientzia uztartu dira: batetik, gune esanguratsuetan pintxo-ibilbideak egin dituzte tokiko produktuez gozatzeko; eta, bestetik, abangoardiako arkitektura- eta kultura-ikonoak ezagutu dituzte, Bilboko Guggenheim Museoa, esaterako.

Eragin handiko preskriptoreak

AEBko ordezkaritza beren jatorrizko merkatuan eragiteko eta merkaturatzeko gaitasun handia duten profilek osatu dute. Parte-hartzaileen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Alexis Bowen, Lonely Planet Journeys-en sortzailea (Los Angeles, CA); AEBko eta Kanadako merkatuan espezializatutako bidaia-eragileak, hala nola Dorianny Gutierrez (Charlotte, NC) eta Ann Douglas-Lott (New York); baita Rhyanidd Hylton argazkilaria eta Justine Lipka idazlea ere, biak New Yorken egoitza dutenak.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt