Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
VIAk eta Basquetourrek Vitoria-Gasteiz, Araba eta Euskadiren sustapena bultzatu dute BGY Business Workshop 2026 topaketan
27.01.2026
VIAk eta Basquetourrek Vitoria-Gasteiz, Araba eta Euskadiren sustapena bultzatu dute BGY Business Workshop 2026 topaketan

VIA Gasteizko Aireportua Sustatzeko Elkarteak, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, BGY Business Workshop 2026 ekimenean parte hartu berri du. Helburua Vitoria-Gasteiz, Araba eta Euskadiren ikusgarritasuna italiar merkatuan indartzea izan da, Milan-Bergamoko aireportuaren eta Gasteizko aireportuaren arteko aire-ibilbidearen bidez (Ryanair konpainiak kudeatua).

Ponte San Pietroko (Bergamo) Aruba Auditorioan asteartean, urtarrilak 27, egindako topaketak 40 erakusketari eta 61 agente bildu ditu. Hala, VIAk eta Basquetourrek lan-bilerak egin dituzte bidaia-agentziekin eta turismo-operadoreekin. Topaketa horiei esker, lankidetza-aukera berriak sortu eta helmugaren kokapena sendotu da B2B networking ingurune batean. Jardunaldia amaitzeko, laneko afaria egin dute.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt