Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Basque Country Confidentialek Madrilgo Emotions 2026 topaketan parte hartu du
04.06.2026
Basque Country Confidentialek Madrilgo Emotions 2026 topaketan parte hartu du

Luxuzko turismoaren nazioarteko eragile nagusiekin harremanetan jartzeko eta Euskadik premium helmuga gisa duen ahalmena erakusten jarraitzeko aukera paregabea da.

Basque Country Confidentialek parte hartu du ekainaren 1etik 4ra Madrilen egin den Emotions Travel Community topaketaren 2026ko edizioan; hain zuzen ere, luxuzko turismoaren sektoreko nazioarteko hitzordu garrantzitsuenetako bat da hori.

Lau egunez, ekitaldiak luxuzko bidaien Europako hornitzaileak eta premium turismoan espezializatutako nazioarteko aholkulariak bildu ditu, bereziki Europan interesa dutenak. Topaketak ingurune esklusiboa eskaintzen du negozio-aukera berriak sortzeko, harreman profesionalak sendotzeko eta kontaktu estrategikoak egiteko, aldez aurretik programatutako bileren eta networking-jardueren bitartez.

Aurtengo edizioan bereziki nabarmena da urruneko merkatuetatik datozen erosleen gorakada; horrek argi erakusten du Europako luxuzko helmugenganako nazioarteko interesa areagotu egin dela. Euskadiri dagokionez, aurreikusitako bilerak merkatu estrategikoetako profesionalei zuzenduta egon dira nagusiki, hala nola Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Mexiko eta Australia. Izan ere, herrialde horietan gero eta handiagoa da esperientzia esklusibo, benetako eta pertsonalizatuen eskaera.

Basque Country Confidential topaketa honetan izateak are gehiago sendotzen du Euskadiko luxuzko esperientzietan eta neurrira egindako bidaietan duen erreferentziazko posizionamendua, benetakoa, esklusiboa eta erabat pertsonalizatua den turismo baten aldeko apustua eginez.

Emotions 2026 topaketan parte hartzea aukera paregabea da luxuzko turismoaren nazioarteko eragile nagusiekin harremanetan jartzeko eta Euskadik helmuga premium gisa duen ahalmena erakusten jarraitzeko. 

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2026 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt