Egitasmoak Euskadi ezagutzeko inspirazio-gune bihurtuko du ingurunea, erabiltzaileen eguneroko esperientzia oztopatuko ez duten esku-hartze sotilen bidez; bi fasetan garatuko da, lehenik, geltokian eta ibilbidean esku-hartzeak egingo dira eta, ondoren,
Basquetourrek eta Bilboko Udalak lankidetza estrategiko bat jarri dute abian, Artxandako funikularrak hirian gehien bisitatzen den turismo-baliabideetako bat den aldetik duen zeregina indartzeko. Hala, haren ondare-balioa eta garraio publiko gisa duen funtzioa hiria bisitatzen dutenentzako turismo-inspirazioko aukera berriekin integratu nahi dituzte.
Duela mende bat baino gehiagotik, Artxandako funikularra funtsezko elementua da Bilboko eguneroko paisaian: hiri-ingurunea naturarekin lotzen du, eta hiriko ikuspegi adierazgarrienetako bat eskaintzen du. Proiektu bateratu hau premisa argi batetik abiatzen da: zerbitzu publiko gisa duen nortasuna zaintzea —estetika funtzionala eta ondarezkoa mantenduz—, eta atrakzio tematizatu bihurtzea saihestea.
Bi erakundeek eredu orekatu baten aldeko apustua egiten dute, funikularraren erabilera turistiko gero eta handiagoa —bidaiaren esperientziak nahiz behatokiaren erakargarritasunak bultzatua— aprobetxatzeko, betiere horrek herritarren eguneroko erabilera oztopatu gabe.
Daniel Solana Basquetourreko zuzendariaren esanetan, “Bilbok dituen erakargarri turistiko esanguratsuenetako bat da funikularra; izan ere, Artxanda mendira igotzea erraztu ez ezik, bidaia bera ere esperientzia bilakatzen baita. Garraiobide historiko horrek bisitariei hiriko ikuspegi panoramiko onenetako batez gozatzeko aukera ematen die, eta, horrenbestez, ezinbesteko erakargarri bihurtzen da Bilboren hiri-eraldaketa goitik ulertu nahi dutenentzat. Horrez gain, garraiobidearen ondare-balioak eta bilbotarren eguneroko bizitzan erabat txertatuta egoteak tokiko identitate-ikur gisa sendotzen dute; horrek guztiak turismo-esperientzia aberasten du, historia, paisaia eta mugikortasun jasangarria uztartzen baititu".
Nora Abete alkateorde eta Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun saileko zinegotziarentzat, "Funikularra garraiobide bat izateaz gain, Bilboko eta Euskadiko esperientzia turistikorako ate handi bat bihurtu da". Ildo horretan, azken urtean funiak milioi bat bidaiari inguru izan dituela adierazi du. "Zifra horiek harro sentiarazten gaituzte eta Bilboko punturik enblematiko eta bizienetako baten aurrean gaudela baieztatzen dute", adierazi du.

Bisitariaren esperientzia zabaltzeko aukera bat
Bisitari kopuruaren hazkundeak aukera bat agerian utzi du: turista asko, esperientziak erakarrita, funikularrera igotzen dira, baina gailurrera iristean ez dute jarraitutasun argirik aurkitzen. Basquetourren eta Udalaren arteko lankidetzak erronka horri erantzun nahi dio, hain zuzen ere, hasierako emozio hori lurraldearen kontakizun zabalago batekin lotuz.
Helburua ingurunea inspirazio-gune bihurtzea da, Euskadi bere osotasunean ezagutzera gonbidatzeko; horretarako, funikularraren historiari eta begiratokitik ikusten den paisaiari buruzko edukiak integratuko dira, bai eta Euskadi Basque Country Grand Tour edo Basque Industrial Tourism gisako proposamenak ere.
Espazioan integratutako errespetuzko esku-hartzeak
Proiektua pixkanaka garatuko da. Lehenengo fasean, ingurunearekin bat datozen esku-hartze sotilak egingo dira:

Informazio-gune dinamiko bat jaisteko eremuan
Itxarongunea turismo-informazioko gune nagusi bihurtuko da, ingurunearekin bat egingo duen ikus-inpaktu handiko diseinu batez hornituta; betiere, espazioaren nortasuna zainduko dela bermatuz:
Era berean, espazio horretan egonaldia luzatzea sustatuko da, nasara sartzeko denboren kudeaketaren eta eskuragarri dauden edukiak aztertzera modu naturalean gonbidatzen duten informazio-mezuen bidez. Esperientzia jaitsierako bidaiarekin osatuko da, eta, bertan, Euskadiren funtsa transmitituko duen audio sotil bat izango da entzungai.
Bigarren fase batean, begiratokiaren espazioan esku hartuko da, informazio-elementu integratuak dituen inspirazio-eremu bat prestatzeko —adibidez, kubo interpretatiboak ezarriz—. Bertan, honako gai hauek jorratuko dira:

Aurreikusitako emaitzak
Ekimen honen bidez, Basquetourrek eta Bilboko Udalak honako hau lortu nahi dute:
Lankidetza hau esku-hartze errespetuzko eta jasangarri baten eredu da, turismoa, tokiko nortasuna eta zerbitzu publikoa uztartzen dituena. Horri esker, Artxandako funikularra Euskadi ezagutzeko atari ezin hobea bilakatuko da.