Basquetourrek newsletter eta webinar sorta baten bidez Ipar Amerikako bidaia‑agentzientzako prestakuntza‑programa abiatu du; dagoeneko lehen webinara egin da, eta sektoreko 100 agentek jarraitu dute, ekimenaren hasiera arrakastatsua berretsiz.
Basquetourrek, DCI (Destination Consultants International) enpresarekin lankidetzan, bidaia-kanal profesionalari zuzendutako prestakuntza eta sentsibilizazio programa espezifikoa jarri du abian 2026an Estatu Batuetan eta Kanadan; izan ere, merkatu estrategikoak dira Euskadi helmugarentzako. Proiektuaren helburua da Ipar Ameriketako bidaia-agenteen ezagutza, konfiantza eta preskripzio-gaitasuna areagotzea, Euskadi helmuga Europako ibilbideetan txertatzea erraztuz.
Ekimenaren abiapuntua Estatu Batuetako merkatuari buruzko azterlan bat izan da, zeinak agerian utzi baituen, bidaia-agenteek Euskadiri buruzko pertzepzio oso positiboa izan arren, oso gutxi merkaturatzen den helmuga izaten jarraitzen duela, ezagutza praktikoaren, salmenta-tresnen eta azken bezeroaren eskariaren faltagatik.
Testuinguru horretan, programak funtsezko hiru erronkari erantzun nahi die:
Albiste-buletinez eta webinarrez egituratutako programa bat
DCIk diseinatutako planak eduki inspiratzaileak eta prestakuntzakoak uztartzen ditu, Estatu Batuetako eta Kanadako 15.000 bidaia-agente baino gehiagoko datu-base bati zuzendutako albiste-buletinen bidez, baita helmugaren ezagutzan, posizionamenduan eta ezaugarri nagusietan ardaztutako zuzeneko prestakuntza-webinarren bidez ere.
Astearte honetan, maiatzak 5, aurreikusitako lehen webinarra egin da, Ipar Ameriketako 100 bidaia-agentek parte hartu dutelarik, eta kanal profesionalari zuzendutako prestakuntza-saioen zikloari hasiera eman dio. Lehen saio horrek Euskadi helmuga berezi eta benetako gisa aurkezteko aukera eman du, eta haren erakarpen-gako nagusietako batzuk jorratu dituzte, hala nola gastronomia, ardoa eta kultura, bai eta esperientzien eta hain ezagunak ez diren guneen aniztasuna ere.
Programan zehar, gai hauetan jarriko dute arreta:
Inspiraziotik salmentara
Proiektuaren azken helburua bidaia‑agentziei Euskadi ezagutzeko eta deskubritzeko prozesu osoan laguntzea da, helmugaren ezagutza sakonduz, haren nortasuna indartuz eta balio‑proposamena argi azalduz. Horrela, beren jardun profesionalaren esparruan helmuga segurtasun eta konfiantza handiagoz gomendatzeko aukera izango dute.
Jarraipen etengabearen eta emaitzen neurketaren bidez —hala nola buletinen irekiera‑tasak, webinarren parte‑hartzea eta engagement‑mailak—, programak aukera emango du ekimenak benetan duen eragina ebaluatzeko, bai helmugaren ezagutzari dagokionez, bai kanalaren konfiantzari eta gomendioen nahiz salmenten balizko hazkundeari dagokienez.
Proiektu honen bidez, Basquetourrek nazioarteko posizionamendu‑estrategia sendotzen du Estatu Batuak bezalako funtsezko merkatu batean, eta kanal profesionalaren prestakuntzaren aldeko apustu irmoa egiten du, kalitatezko hazkunde turistiko jasangarri baterako ezinbesteko tresna den heinean.