Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadi estatuko erreferente gastronomiko gisa kokatu da 2026ko XI. Macarfi Galan
24.02.2026
Euskadi estatuko erreferente gastronomiko gisa kokatu da 2026ko XI. Macarfi Galan

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzatutako Euskadi Gastronomika sarearen presentzia aktiboak, bai eta euskal jatetxeek lortutako sari gorenek ere, berretsi egiten dute gastrono

Macarfi Sarien XI. Gala astelehen honetan, otsailaren 23an, egin ospatu berri da Madrilgo Círculo de Bellas Artesen, eta estatuko erreferentziazko hitzordu gastronomikoetako bat dela berretsi du. Ekitaldiak sektoreari lotutako 550 pertsona baino gehiago bildu zituen, besteak beste sukaldariak, babesleak, hedabideak eta gidaren lagunak, eta sukaldeko talentu onenaren erakusleiho bilakatu zen.

Euskadik, beste behin ere, presentzia nabarmena izan zuen, Euskadi Gastronomika sarearen bidez eta Daniel Solana Izquierdo Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren parte-hartze instituzionalaren bidez. Hark eman zizkion sariak Euskadiko TOP 15ari, Elena Rodrigo Macarfi Klubeko zuzendariarekin batera. Sari-banaketan zehar, Rodrigok iragarri zuen Bilbo izango dela 2027ko Macarfi Galaren egoitza; mugarri horrek Euskadik lehen mailako helmuga gastronomiko gisa duen garrantzia islatzen du.

Esperientzia gastronomikoa Euskadiren eskutik

Agertokian izan zuen protagonismoaz gain, Euskadik bere espazioa izan zuen galaren osteko koktelean, txoko gastronomiko baten bidez. Bertan, gonbidatuek honako hauek dastatu ahal izan zituzten:

  • Pilpilinha, txakolinaz, sagar-zukuaz eta limaz egindako koktela.
  • Sagardo-bonboia, Maitiana Donostiako gozotegiak ekitaldirako bereziki sortua.

Proposamen horrek euskal identitate gastronomikoa indartzen lagundu zuen, sektoreko izen nabarmenetako batzuk bildu zituen ekitaldian.

Bikaintasun gastronomikoari aitorpenak 

Galan zehar TOP OF THE TOPS sariak banatu ziren; sari horiek hiru urtez jarraian sailkapenetan lider izan diren jatetxeak aitortzen dituzte. Kategoria horretan bi euskal erreferente saritu zituzten: Asador Etxebarri eta Elkano. Era berean, 2025eko Urteko Rookie sariak eman ziren, eta bertan Euskadiko Itzuli jatetxeak bigarren postua lortu zuen. Autonomia-erkidego bakoitzeko TOP 10/15ak ere jakinarazi ziren; Euskadiri dagokion sailkapenaren buruan Azurmendi kokatu zen.

Euskadi, erreferentziazko helmuga gastronomikoa 

Gala honetan parte hartzeak, baita Bilbo 2027ko edizioaren egoitza izendatzeak ere, Basquetourrek eta Euskadi Gastronomikak euskal gastronomia garapen turistikoaren ardatz estrategiko gisa sustatzeko duten konpromisoa sendotzen dute. Aitorpen horiek eta lehen mailako ekitaldietako presentzia nabarmenak balioesten dute tradizioa, berrikuntza eta bikaintasuna uztartzen dituen gastronomia, zeina lurraldeko erakargarritasun turistiko nagusietako bat baita.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt