Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Euskadik Turkian duen turismo-posizionamendua sendotu du, komertzializazioari laguntzeko jardunaldi profesional batzuetan
18.02.2026
Euskadik Turkian duen turismo-posizionamendua sendotu du, komertzializazioari laguntzeko jardunaldi profesional batzuetan

Istanbulen antolatutako jardunaldietan parte hartzeak zuzeneko eragina du helmugaren ikusgaitasuna zabaltzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta euskal turismo-sektorearentzat aukera berriak sortzeko. 

Euskadi Istanbulen antolatutako turismo-komertzializazioari laguntzeko jardunaldi profesionaletan parte hartzen ari da aste honetan. Ekimen estrategiko horrek Turkiako turismo merkatuko agenteak eta turoperadoreak bildu ditu, negozio-aukera berriak sustatzeko eta helmugaren presentzia indartzeko dinamismo eta hazkunde-potentzial handienetakoa duen nazioarteko merkatuetako batean.

Euskadik jardunaldi horietan parte hartzea Turkian duen posizionamendua sendotzeko interes estrategikoari dagokio. Izan ere, merkatu igorle horrek gastu-gaitasun gero eta handiagoa erakusten du, eta interes handia erakusten du kalitatezko kultura eta  gastronomia proposamenekiko eta hiriekiko, horiek baitira euskal helmugaren nortasun-ikurrak.

Aire-konnektibitate handiagoak indartutako aukera

Bi lurraldeen arteko aire-konektibitatea hobetu izanak bultzada gehigarria eman dio estrategia honi. Dagoeneko finkatutako dagoen Turkish Airlinesi Pegasus Airlines konpainiaren aire-konexio berria gehitu zaio; horrela, Turkiaren eta Euskadiren arteko zuzeneko irisgarritasuna handitu da, helmugaren lehiakortasuna hobetu da eta turismo-fluxu berriak erakartzea erraztu da.

Akordio zehatzak sustatzeko B2B bilerak

Jardunaldietan zehar, Euskadik hainbat B2B bilera egin ditu Turkiako agenteekin eta turoperadoreekin. Topaketa horiei esker, honako hauek lortu dira:

  • euskal turismo-eskaintza segmentatuta eta Turkiako merkatura egokituta ezagutaraztea
  • helmugaren komertzializaziora bideratutako merkataritza-akordioak sortzea
  • aire-konektibitate berriaren sustapena
  • eta merkatuko bitartekari nagusiekiko harremana indartzea.  

 Helmugaren helburu estrategikoekin lerrokatuta

Ekintza hau Basquetourren estrategiaren barruan kokatzen da, merkatu igorleen dibertsifikazioan aurrera egiteko, eskariaren desestazionalizazioa sustatzeko eta Euskadi nazioartean balio erantsi handiko helmuga gisa finkatzeko.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt