UNE 178510:2023 arauaren arabera lortutako ziurtagiriek erakunde horiek kudeaketa berritzaileago, jasangarriago, irisgarriago eta etengabeko hobekuntzan oinarrituago batekin duten konpromisoa aitortzen dute.
Euskadik aurrera egiten jarraitzen du bere turismo-sektorea eredu adimendunago, berritzaileago, jasangarriago eta irisgarriago baterantz eraldatzeko bidean. Ekaina eta uztaila bitartean, euskal turismoaren arloko zortzi erakundek arrakastaz amaitu dute Turismo Enpresa Adimendunaren (TEA) UNE 178510:2023 arauaren araberako ziurtatze-prozesua, Basquetourrek sustatutako programaren baitan.
Ziurtagiria lortu duten erakunde berriak honako hauek dira:
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Zortzi erakunde horiek Basquetourrek sustatutako programaren baitan araua ezartzeko prozesua abiatu zuten 25 erakundeen taldeko kide dira. Talde horrek euskal turismo-sektorearen ordezkaritza zabala biltzen du, hiru lurralde historikoetako hotelak, turismo-bulegoak, upeltegiak eta kultura- zein ondare-baliabideak barne.
Etengabeko hobekuntzara bideratutako kudeaketa-eredua
UNE 178510:2023 Turismo Enpresa Adimenduna arauak funtsezko hainbat esparrutan aurrera egiteko beharrezko eskakizunak eta gomendioak ezartzen ditu; besteak beste, gobernantzan, berrikuntzan, teknologian, irisgarritasunean eta jasangarritasunean.
Ziurtagiriak aitortzen du erakundeek beren jarduera aztertzeko, hobekuntza-aukerak identifikatzeko eta printzipio horiek eguneroko kudeaketan txertatzeko egin duten lana. Helburua kalitate handiagoko turismo-zerbitzuak eskaintzea eta balioa sortzea da, bai bisitarientzat, bai lurraldearentzat.
Enpresa Turistiko Adimenduna programa Basquetourren estrategiaren parte da, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-sektorearen lehiakortasuna sustatzeko eta Turismo Helmuga Adimendunaren ereduaren oinarrian dauden printzipioak enpresa eta erakundeen esku jartzeko.
Sektorearen konpromisoaren aitortza
Ziurtagiri hau lortzea erakunde bakoitzeko lantaldeek azken hilabeteetan egindako lanaren emaitza da. Tarte horretan, hainbat hobekuntza txertatu dituzte, eta pertsonen beharretara gero eta hobeto egokitzen den kudeaketa berritzaileago, jasangarriago eta irisgarriago baterantz egin dute aurrera.
Ziurtagiri horiei laster gehituko zaizkie gaur egun ezarpen-prozesuan dauden beste erakunde batzuk; izan ere, datozen hilabeteetan egingo dituzte dagozkien auditoretzak.
Turismo Enpresa Adimendunaren eredura batzen den erakunde berri bakoitzak euskal turismoaren lehiakortasuna indartzen laguntzen du, eta berrikuntzarekin, etengabeko hobekuntzarekin eta turismo-esperientziaren kalitatearekin konprometitutako erakundeen sarea handitzen du.