Hasiera
|
Prentsa-aretoa
|
Gaurkotasuna
|
Albisteak
|
Basquetourrek lehiakortasun eta marketing arloetako 2026rako lan-ildo nagusiak aurkeztu dizkio turismo-sektoreari
29.01.2026
Basquetourrek lehiakortasun eta marketing arloetako 2026rako lan-ildo nagusiak aurkeztu dizkio turismo-sektoreari

Saio hauek Basquetourrek Euskadiko Turismo Gobernantza Sistema eta lankidetza publiko-pribatua sendotzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen dira.

Turismoaren Euskal Agentziak aste honetan partekatu ditu Euskadiko Turismo Gobernantza Sistemako eragile publiko eta pribatuekin 2026. urterako aurrerapausoak eta lehentasun estrategikoak, urtarrilaren 27an eta 29an egindako sektore-saioen esparruan.

Aurkezpenetan, lehiakortasunaren alorreko jardun-ildoak azaldu dira. Besteak beste, nabarmendu dituzte Euskadiko Turismoaren Kode Etikoari emandako bultzada; Turismo Helmuga Adimentsuaren (THA) ereduaren finkatzea, eta Turismo Enpresa Adimentsua (TEA) programa garapena. Halaber, sektorearen profesionalizazioa indartzen eta hazten jarraitzen duen Basquetour Learning prestakuntza-plataformaren bilakaera aurkeztu da.

Marketingaren esparruan, Basquetourrek B2C Hedabide Plana eta distantzia labur, ertain eta luzeko merkatuetako B2B ekintzen plangintza zehaztu ditu. Horrez gain, Euskadi helmuga jasangarri eta erakargarri gisa kokatuko dituen tresna digitalak eta sustapen-euskarriak aurkeztu dituzte. Gainera, produktu eta klub estrategikoetan sakondu da: Euskadi Basque Country Grand Tour, Euskadi Familian, ekoturismoa, MICE turismoa, gastronomia, premium turismoa… Produktu horiek funtsezko zutabe izaten jarraituko dute marketing-estrategiaren barruan, eskaintza dibertsifikatzeko eta balio handiko publikoak erakartzeko.

Era berean, Enfokatur Turismoaren Euskal Behatokiko arduradunak 2026an erabakiak hartzen lagunduko duten merkatu-adierazle eta joera nagusiak partekatu ditu.

Saio hauek Basquetourrek lankidetza publiko-pribatua sendotzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen dira, Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta 2030eko Euskal Turismoaren Estrategiarekin lerrokatutako turismo-eredu baten bidean aurrera egiteko.

Laguntzarik behar duzu?
Jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin
© 2024 BASQUETOUR Todos los derechos reservados
Alameda Urquijo 36, 5ª Planta. 48011 Bilbao
Aviso legal Pribatutasun politika Política de cookies Configurar cookies
 alt
 alt